VERSIÓN GRÁFICA 
 Inicio S.E.I.T.
 tanatologia.org  |  Presentación  |  Organización  |  Novedades  |  Noticias  |  Publicaciones 
 Estatutos  |  Suscripción  |  Miembros  |  Formación  |  Actividades  |  Jornadas 
 Grupos de Apoyo  |  Grupos de Trabajo  |  Sociedades Tanatológicas  |  Foro 
 Libro de visitas  |  Enlaces  |  Contacto  |  Aviso legal 

ESPAINIAKO ETA NAZIOARTEKO TANATOLOGIA ELKARTEA
AURKEZPENA, ZEREGINA ETA HELBURUAK

español · català · euskara · galego · valencià · english · française · deutsch

ZER DA TANATOLOGIA?

Tanatologia kontzeptua grekoko thánatos (θάνατος - heriotza) (Greziako irudietan Hypnos bere anaiarekin batera hildakoa garraiatzen du, bidaia leuntzeko funtzioa betez, Hermesekin eta Caronterekin batera) eta logía (λоуια - zientzia) hitzetatik dator. Heriotza aztertzeaz arduratzen den zientzia. Elie Metchnikoff (1901) errusiarrak sortu zuen terminoa.

Tanatologia, guk ulertzen dugun moduan, zabala izateagatik eta erlazionatzen dituen alderdi ugariak eta analisi-eremu desberdinengatik (multidiziplinarra) jorratzeko zaila den diziplina da. Ia aldatzen ez den alderdi biologikoa, hiltzearen eredu kultural eta pertsonal desberdinak, sineskerak eta errituak eta gure zibilizazioan heriotza saihesteko kultura bat eratzen duten gizarteko alderdiak, heriotza duinerako eskubideari buruzko berriz pentsatu edo, berriz sinbolizatu edo beste modu batera esanda, errituen eredu berriak edo heriotza dominatua deitu nahi izan dutena islatu besterik nahi ez duten eztabaidetan berretsitako kultura.

Hala eta guztiz ere, ezagutzera ematen dugun tanatologiaren helburu nagusia heriotza desmitifikatzea eta berarekin bizitzen ikasiz hiltzea da. Ildo horretan, haurrak, nerabeak eta helduak bizitzarako eta heriotzarako heztearen iritziarekin bat gatoz, ezagutza pertsonal, kultural eta soziala abiapuntu harturik eta zientziaren argira guztiok duintasunez bizitzeaz gain duintasunez ere hil ahal izateko.


ZER DA ESPAINIAKO ETA NAZIOARTEKO TANATOLOGÍA ELKARTES (SEIT) ?

Tanatologia Gizartetik ulertzen dugu, laguntza-profesionaleko diziplina gisa, non pertsona ikuspegi holistikotik ikusten den, osotasunean bizitzeko gaitasunarekin. Gaixo terminalei, beren senitarteko eta lagunei eta beren bizitzan galera esanguratsuak izan dituzten pertsonei laguntza profesionala eskainiz.

Elkartearen helburua hiru puntu argitan laburtzen da:

1. Bizitzak prozesua eta mugimendua bezala identifikatzen dugun zentzua du,

2. Zentzua heriotzak ematen dio,

3. Heriotzak zentzua du eta bizitza pertsonalari zentzua ematen dio, transzendentea eta besterenezina.

ESPAINIAKO ETA NAZIOARTEKO TANATOLOGIA ELKARTEA (SEIT) 1964ko Legeak arauturiko Elkarteetariko batean eratzen da, Espainiako eta nazioarteko jarduketa-esparruarekin eta irabazi-asmorik gabea (ARGENTINA, ESPAINIA, MEXIKO eta PUERTO RICO).

 

ZEREGINA, HELBURUAK ETA FILOSOFIA 

SEITen helburua da bere jarduketa-eremuaren barruan alderdi deontologiko eta etiko-sozialetan, gaixo terminalen zaintzan, beren familia eta komunitateetan Tanatologiarekin erlazionaturiko guztia sustatu eta defendatzea, bai eta beren duintasuna eta teknikako eta kulturako, zientziako eta ikerketako ospea ere.

Elkarte horrek bere kideen askatasuneko, autonomiako, ordezkaritzako eta parte-hartzeko erregimenean lortu nahi dituen helburuak honakoak dira:

Tanatologiaren inguruko arazoak aztertzean interesa duten pertsona guztiak (osasuneko profesionalak, psikologoak, gizarte-laguntzaileak, antropologoak, etab.) elkartzea beren jarduerak batzeko.

Tanatologiako gaietako informazioa eta prestakuntza bultzatu eta sustatzea horretarako beharrezkoak edo egokiak diren jarduera guztiekin.

Tanotalagia alor multiprofesianal eta multidiziplinar gisa biltzen duen ezagutzen gorput espezifiko bat identifikatzea.

Prestakuntzako, teknikako, kulturako, akademiako eta, oro har, bere kideen esparruek berezkoak dituzten gaien interesak bultzatu, finkatu eta arreta eskaintzea. Izaera pribatuko irabazi asmorik ez duen eta bere helburuetatik sindikatuetako edo laneko izaera duten helburuak baztertzen dituen elkartea da.

Orientatzea, aholkuak ematea eta Erakunde Publiko eta Pribatuekin lankidetzan aritzea, bai eta heriotzaren eta hiltzearen antzeko gaiekin (pertsonei beren bizitzaren azken momentuan zaintza eta tratamendua eskaintzea, alderdi etiko-legalak, erlijiosoak, artistikoak, filosofikoak, antropologikoak, etab.) erlazioa duten Erakunde estatal, paraestatal eta pribatuekin edo Elkartearen helburuak zabaltzeko interesgarriak izan daitezkeen Erakundeekin ere.

Hobeto ezagutzea eta aurrera egitea lagunduko duten Tanatologiaren alderdi ugarien inguruko mota guztietako kultura-, gizarte- eta zientzia-jarduerak antolatzea.

Gaian interesa duten profesionalen artean etengabeko harremana zaindu eta mantentzea, profesionalki eta pertsonalki hobetu daitezen.

Tanatologiaren berezko jarduerak nahiz kideen lanak eta esperientziak zabaltzea bultzatzea horretarako egokiak direla pentsatzen den aldizkarien, argitalpenen eta beste hainbat gauzen bitartez, bai eta oro har, elkartearen helburuak betetzeko beharrezkotzat jotzen diren jarduera legitimo guztiak sustatzea ere. 


 Alfonso M. García Hernández 
Lehendakaria 


Agradecemos la transcripción al euskera de esta presentación a Krisálida
(Akonfesionala eta apolitikoa den lukurreriarako
asmorik ez duen dolu laguntza elkartea)